
Ikasturteari agur esan diote
Bidegoian Ikasturte amaierako festa ospatu zuten larunbatean; emanaldiak eta merienda izan ziren, besteak beste.
erredakzioA
Ikasturtea amaitzear dago, eta hori ospatu behar da. Asmo horrekin bildu ziren larunbatean 120 lagun inguru Bidegoiango eskolan. Urteroko ohiturari jarraituz, jaialdi berezia antolatu zuten ikasle, irakasle eta gurasoekin. Arduradunek azaldutakoaren arabera, «oso ongi irten zen dena», eta oso ondo pasa zuten Eskolara bertaratu ziren guztiek.
Festari 15:30ak aldera eman zioten hasiera. Ikasleek, ikasturtean zehar prestatutako emanaldia eskaini zieten bertaratu ziren guztiei. Antzerkiak, musika eta dantza izan zirelarik protagonistetako batzuk. Ondoren, Bidegoiango haurrek grabatutako irudiekin proiekzio bat eman zuten, denek batera ikusteko.
Ekitaldiei jarraipena emateko, jolasak egin zituzten ikasle, irakasle eta gurasoentzat. Egunari berriz merienda gozo batekin eman zireten amaiera. Hau guraso elkartekoek prestatu zuten. Gisa honetan eman zioten ongietorria udaberriari, eta hurrengora arte esan zioten ikasturteari.
Bestalde, Bidegoian Nolega (Normalizazio Legearen Garapena) programaren baitan dago. Honek euskara ahoz nola erabiltzen den ikusteko eta hura hobetzeko helburua du. Honenbestez, jaialdi hau programa horren baitan Bidegoiango eskola aurrera eramaten ari den beste ekimenen artean sartzen da.
Antzerkia
Titirijai 2008
TOLOSA, - 2008-11-29
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.