Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Bidegoian
2008ko azaroak 21, Ostirala

;2008-05-11;Labaka sailkatu da final-laurdenetarako

Labaka sailkatu da final-laurdenetarako

n. garzia

Atzo Gipuzkoako Lau T´erdiko Txapelketako kanporaketak jokatu zituzten Bidanian eta Aurrera Saiaz 3-ko Eneko Labaka final-laurdenetarako sailkatu zen. Oier Sarastik ere irabazi zuen arren, bigarren buelta amaitu arte itxaron beharko du final-laurdenetarako sailkatzen den edo ez ikusteko.

Partida ugari

Partida ugari jokatu zituzten atzo Bidanian, izan ere norgehiagoka bakoitzean 4 saio jokatu zituzten, 8 tantotara. Honela, lehenengoan, Aurrera Saiaz 1-ek Real Sociedad 2-ren aurka jokatu zuen. Lehenengoa Real Sociedad-ek irabazi zuen (8-3), bigarrena eta hirugarrena Aurrera Saiazek (8-6, 4-0), baita azkeneko saioa ere (2-1). Beraz, 2-1 irabazi zuen.

Aurrera Saiaz 3 (Eneko Labakak jokatu zuen) Bergara 2ren aurka aritu zen eta 2-0 irabazi zuen, eta Oiarpe 1-ek, Arrasate 2ren aurka. Azken honetan Oiarpek 2-0 irabazi zuen. Norgehiagoka hauetatik, beraz, Eneko Labaka sailkatu da.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.