
Hitza Txapelketako hurrengo partidak
Pilota Gaur kadeteak Bidanian, eta bihar jubenilak ariko dira Alegian. Asteburuan seniorrak hasiko dira.
ERREDAKZIOA
Gaur Hitza Pilota Txapelketako kadeteen partidetan ondorengo jokalariak izango dira Bidaniako pilotalekuan, eta banaka: Jauregi eta Karrera; Galarraga eta Etxamendi; Maiza eta Zubizarreta; Gailurralde eta Urrutia eta Juanenea eta Aizpuru. Beti bezala, partida hauek 19:00etatik aurrera hasiko dira.
Egutegian aldaketa txiki batzuk eman dira tartean maiatzaren 1eko zubia izan baita: horregatik bihar ere txapelketako partidak izango dira jubenilen mailan, Alegiako frontoian eta 19:00etatik aurrera. Binakako partida hauetan hauek dira parte-hartzaileak: Sukia-Azkunaga eta Quina-Biain; Kortabarria-Arretxabaleta eta Urbieta-Aurtenetxe eta Galarza-Lukin eta Perez-Urruzola.
Asteburuko emaitzak
Benjaminen mailan hauek izan dira asteburuko emaitzak: Plazaola-Peña (Aurrera-Saiaz) 5 eta Sagarzazu-Mujika 16; Irazustabarrena-Altuna (Alegia) 16, Unanue-Mattin 8; Artola-Zubeldia (Zazpi-Itturri) 12, Karabal-Espelusta 16.
Alebinak Albizturren izan ziren eta hauek izan ziren emaitzak: Zabala-Jauregi (Alegia) 5, Mitxelena-Azpiroz 16; Plazaola-Altuna (Aurrera-Saiaz) 15, Goikoetxea-Garin (Alegia) 16; Aldalur-Martin (Aurrera-Saiaz) 7, Balgañon-Aristi 16; Peña-Iturbe (Aurrera-Saiaz) 8, Altuna-Sagastume (Zazpi-Itturri) 16.
Infantilek honakoak lortu dituzte: Arozena-Gonzalez 18, Aburuza-Mujika (Erniope) 6; Artola-Murua (Alegia) 13, Agirre-Bernabe 18; Landa-Ormazabal (Alegia) 1, Urkizu-Murgiondo 18, eta Urdangarin-Jaka (Zazpi-Itturri) 18, Goñi-Zuñiga 15.
Asteburuan lehen seniorrak
Datorren asteburuan, larunbatean, hain zuzen, Tolosako Beotibar frontoian txapelketako lehen seniorrak hasiko dira.
Herriarteko emaitzak
Herriarteko txapelketan Berastegik egingo du aurrera Amasa-Billabona garaitu ostean. Bidegoian txapelketatik kanpo gelditu da, Eskoriatzak hiru mailatako partidak irabazi baitzituen.
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.