Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Bidegoian
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-04-26;GUTUNAK

Gutunak

Bidegoiango Dorronsoro eta Arzallusi erantzuna

Hasteko, elkarrizketaren izenburuak begietara jo dit, ze udaletxe batek gardena izan behar duela eta kontuak garbi diotenean badirudi irregulartasunez edo iruzurrez funtzionatzen ari zen udaletxe batetaz hitz egiten ari direla, eta hori horrela esaterik ba al dago? Datuak azaldu beharko dituzte hori demostratzeko. Elkarrizketan aipatzen dituen trapu zikinak azaltzea eskatzen diet, nik, alkate bezala erantzunkizuna dutenetan, nik ez dut ezertxore gordetzeko.

Eta elkarrizketari helduz 2007ko udal hauteskundeetako zerrenda osatzerakoan ez zela inor derrigortuta sartu eta taldea osatzeko arazorik ez zela izan, berak dion bezala erantzun behar diot Dorronsorori. Bestalde, udal taldea sortu zenean nik aitortu nuen alkatetzan urte bat edo bi egonez gero kargua utzi egingo nuela; hala ere, martxoaren hasieran orain alkate kargua hartu duen Pello Arzallusek bilera batera deitu eta bertan berak nire dimisioa eskatu zidan, nireganako deskonfiantza zutela argudiatuz eta hauteskunde garaiko nire hitzei helduz; ni erabat harriturik gelditu nintzen eta hasiera batean trabarik ez nuen jarri. Ondorengo egunetan gaiari buelta batzuk eman eta pentsatu nuen nireganako deskonfiantza nondik ote zetorren jakin beharko nuela nire dimisioa aurkeztu aurretik eta sei zinegotzi beste bilera batera deitu nituen; hor berriro Pello Arzallusek deskonfiantzaz hitz egin zuen azalpenik gabe dimisioaren eskaera mahai gainean jarriz.

Egoera honen aurrean ostiralean hurrengo asterako egin behar genuen batzar deialdian nire dimisioa aurkeztuko nuela adierazi nien. Ostegun iluntzean udal taldeko kide batek deitu zidan nire dimisioa aurkezten ez banuen zentsura mozioa aurkeztu behar zutela ostiralean eta sei zinegotzien sinadurak bildu behar zituztela eta nondik norakoak kontatu zizkidan. Informazio honen ostean, ez nuen dudarik egin idazkariari deitu eta hurrengo asterako batzar deialdia ez prestatzeko esateko.

Eta esan bezala, nire dimisiorik aurkeztu ez zela jakin zutenean ostiral eguerdirako zentsura mozioa aurkeztu zuten; alegia, bi kartekin jokatu zuten, nire dimisioa edo beraien zentsura mozioa eta guztia oraindik azaldu ez didaten arrazoirik gabe.

Gero diote baita herritarren iskanbilak nik probokatuak direla, nola esan dezakete hori? Nire erantzuna mozioaren aurrean isiltasuna izan baita. Bestela herritarrei galdetu besterik ez duzue.

Bai batek bai besteak aurreko legealdiak aipatzen dituzte, batak, arazo batzuk izan zirela azaltzen du; nire ustez beti daude gorabeherak, baina horretarako daude aurreko legealdiko lau zinegotzi: ez ahal dute Pellok eta Jabierrek horietaz informaziorik jaso hauteskundetarako zerrenda osatu genuenean, zer aldatu harrez gero? Eta Dorronsorori esan hitz egiteko benetako informazio duenean eta orain bere taldean dituen zinegotziek eman diotela, aurreko legealdian inork ez zuela alkatearen dimisiorik eskatu, eta aipatzen dituen gauza susmagarri horiek udal baimen bat besterik ez zela, bi zinegotziek baimena emateko desadostasuna agertu zutela eta erantzunkizunari ihes egiteko bere dimisioa aukeztu zutela.

Gaur egun adina jakin izan banu, nik ere ez nuen udal baimen hori eman, gainera orain ere iskanbilan jarraitzen duen baimena da.

Bukatzeko, beraiek esaten duten herri bilera informatzailearen zain nago, bertan zein arrazoi azaltzen dituzten jakiteko gosez. Bakarrik egia espero dut eta esaten dutena frogak aurrean dituztela esan dezatela.

Juan Ugarte Toledo. Bidegoiango alkate ohia.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.