Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Bidegoian
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

2004-09-28 | 13:40:52

Mikel Belloso: "Punta-puntako pilotariekin entrenatzean, poza eta errespetoa sentitzen dituzu"

Asegartze taldearekin kontratua sinatu berri du Bellosok; urte eta erdiren buruan profesional mailan debutatuko du

Mikel Bellosok, Aurrera-Saiaz taldeko pilotariak, Asegartzerekin lau urteko kontratuta sinatu berri du; ilusio handiz entrenatzen ari da urte eta erdiko epean debutatzeko irrikaz. Guzti horren inguruan Bellosok esandakoak jasoko dira Hitza-ko biharko alean.

Ez du erantzunik

Ikusteko, erosteko, jateko eta edateko ugari, atzoko azokan

2004-09-27 | 12:25:58

Ikusteko, erosteko, jateko eta edateko ugari, atzoko azokan

Bidegoiango Kultur Asteari eman zion hasiera azokak; datozen egunetarako ere egitarau zabala antolatu dute

Pilotalekuan artisauen eta baserritarren produktuak ikus zitezkeen postu desberdinetan; plazan, sardinak jateko eta sagardoa nahiz txakolia edateko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Herritarren eskulanak ere jarri zituzten erakusgai.

Ez du erantzunik

Landa zentro balianiztuna inauguratu dute bidegoiandarrek

2004-09-10 | 13:40:26

Landa zentro balianiztuna inauguratu dute bidegoiandarrek

390.334 euroko inbertsia behar izan du eta azaroan jarriko da martxan

Gaur goizean izan da Bidegoiango landa zentro balioaniztuna inauguratzeko ekitaldia. Bertan, eguneko laguntza eskaintzeko hamabi plaza daude eta babestutako lau etxebizitza. Ekipamendua herrigunean dago, Udalaren lursail batean. Inaugurazio ekitaldian Juan Ugarte alkatea eta Udaleko langileak eta ordezkariak, Saiaz mankomunitateko ordezkariak, Esther Larraņaga, Gizarte Politikarako Departamentuko Foru Diputatua eta Diputazioko beste hainbat ordezkari izan dira; herritar ugari gerturatu dira, bestalde, zentro berria ezagutzera. Landa zentro balioaniztuna abian jarriz, "Gipuzkoako bataz bestekoaren gainetik %21,4eko zahartze tasa duen mankomunitateko 1.500 auzokideen harrera soziala hobetzea" espero dela zehaztu du Larraņagak.

Ez du erantzunik

Ostiralean amaituko dira Bidegoiango udaleku irekiak

2004-07-13 | 17:21:19

Ostiralean amaituko dira Bidegoiango udaleku irekiak

Olinpiadak egingi dituzte bihar; etzi, futbol zelaian lo egingo dute

Inoiz baino gaztetxo gehiagok eman dute izena Bidegoiango udaleku irekietan; astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, herriko pilotalekuan, plazan, jolas parkean, futbol zelaian, izaten dira jolasean. Ostiralean, altxorraren bila jokoarekin emango diete amaiera aurtengo udalekuei.

Ez du erantzunik

2004ko Kooperante euskaldunaren saria Miren Egiguren bidaniarrarentzat

2004-07-08 | 14:01:55

2004ko Kooperante euskaldunaren saria Miren Egiguren bidaniarrarentzat

Saria Juan Jose Ibarretxek, EAE-ko lehendakariak, emango dio arratsaldean

Venezuelako Petare auzoan bizitzen 28 urte daramatza Miren Egigurenek; bertan, bizilagun dituen behartsuenekin batera, proiektu ugari jarri ditu martxan. Arratsaldean, Juan Jose Ibarretxeren eskutik 2004ko kooperante euskaldunaren saria jasoko du.

Ez du erantzunik

2004-06-08 | 16:51:42

Finalerdietan jokatuko duten bi pilotari ezagutuko dira bihar

Hitza txapelketako inalaurdenetako bi partida jokatuko dira Bidaniako pilotalekuan

Pasa den astean Hitza txapelketako kadeteen mailan finalerdietarako sailkatu ziren bi pilotarien izenak ezagutu ziren: Otxandorena eta Koldo Galarraga. Gaur, falta diren beste bi pilotariak ezagutuko dira Bidaniako pilotalekuan jokatuko diren partidetan. Telletxeak Goikoetxearen aurka jokatuko du eta Ojuelek Iturrioz izango du aurrez aurre. Finalerdiak datorren asteazkenean, ekaianaren 16ean, jokatuko dituzte.

Ez du erantzunik

Angel Vicioso irabazle atzo Bidanian

2004-06-04 | 19:26:25

Angel Vicioso irabazle atzo Bidanian

Helmugara Liberty taldeko beste bi txirrindulariekin batera iritsi da

Liberty taldeko Angel Viciosok irabazi du gaur Bidanian amaitu den etapa; garaipena ezezik lidergoa ere eskuratu du. Erregulartasunean lehenengo postuan jartzea lortu du, horrela. Viciosoren ondotik, beste bi taldekidek zapaldu dute helmuga; bigarren postuan, Roberto Heras sartu da eta hirugarren, berriz, Koldo Gil. Liberty taldea sailkapen orokorreko lehenengo postuan kokatu da horrela. Vicioso liderrak Zubeldiari ateratako denbora kontutan hartuta zaila izango zaio Zubeldiari erlojupekoan garaipena lortuta Euskal Bizikleta irabaztea. Bidegoiandik lehenengo aldiz, 16:40ak aldera pasa dira. Alvaro Gonzalez de Galdeano (Liberty Seguros) buruan zutela La Boulangere eta Fassa Bortolo taldeko beste bi txirrindulari zihoazen ihes eginda. Horrela abiatu dira Errezil aldera. Ondoren, Vicioso eta Euskalteleko Roberto Laiseka biak ihes eginda abiatu dira Beizamako mendatean gora, eta Euskaltelekoak erasoa jo du. Viciosok, ordea, Roberto Heras eta Koldo Gil taldekideen laguntzarekin Laiseka, eta haren inguruan zen Zubeldia atzean uztea lortu du. Bihar bi saio egingo dituzte txirrindulariek; goizean Goiatzetik abaiatuko da Euskal Bizikletako laugarren etapa. 10:20ak aldera abaituko dira Abadiņo aldera, 82,5 kilometroko ibilbidea egingo dute. Arratsaldean, berriz, Elorrio eta Matiena artean izango da erlojupekoa. Bihar amaituko da aurtengo Euskal Bizikletako edizioa.

Ez du erantzunik

Gipuzkoan ireki den azken KZgunea, Bidanian

2004-04-30 | 11:53:09

Gipuzkoan ireki den azken KZgunea, Bidanian

Pasa den ostiralean zabaldu zituen ateak

Pasa den ostiralean zabaldu zituen ofizialki ateak Bidegoiango KZguneak; hala ere, gela egokitzeko lanak medio, atzo hasi ziren lehenengo ikastaroak. Sei ordenagailu daude gelan. Momentuz, Nagusiweb ikastaroa jarri da martxan; hala ere, bestelako ikastaroen eskaintza ere badago. Ikastarorik ez dagoenean, edozein herritar gerturatu daiteke KZgunera ordenagailuan ibiltzea. Maiatzean goizez eta ekainean arratsaldez izango dira ikastaroak.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.