
2008-04-10 | 14:57:40
Politika
Pello Arzallus (EA), Bidegoiango alkate berria izango da
Atzoko ezohiko bilkuran egin zuten jabetza-hartzea
Bidegoiango herriak atzo iluntzean alkate berria izendatu zuten deitutako ezohiko bilkuran: jabetza-hartzea izan zen. Beraz, hemendik aurrera, Pello Arzallus izango da alkate berria (EA). Juan Ugarte alkate ohiak zinegotzi jarraituko zuela adierazi zuen zentsura mozioa aurkeztu ondoren, eta hala egingo du. Sei zinegotzik kargu ezberdinak izango dituzte haien artean banatuta: Ugartek, zazpigarren zinegotziak, ez du kargurik izango.
Lehenengo puntua jabetza hartzea izan zen, eta ondoren, berriz, batzorde informatiboen osaketa egin zuten, ordezkariak izendatuz. Udalaren mankomunitate eta erakundeen izendatzea egin zuten segidan, eta udalkideen dietaren onarpena. Udal aholkularitza kontratatzeko proposamena luzatu zuten bukatzeko.
Herritarrek «jakin nahi dute»
Ondoren, herritarrek hitz egiteko txanda iritsi zen, eta herritar batek aurreko alkateari «zentsura mozioa aurkeztearen arrazoiak emateko asmorik ba ote zuten» galdetu zuen. Alkate berriak datozen egunetan (bizpahiru aste barru) bandoa egingo dutela adierazi zion herritarrari, eta honetaz informatzeko bilera antolatuko dutela.
Beraz, haien arrazoiak emango dituzte datozen egunetan. Orain arte Juan Ugarte izan da alkatea, baina aurreko ohiko bilkuran sei zinegotziek sinatutako zentsura mozioa aurkeztu zuten, eta ondorioz, Ugartek kargua utzi behar izan zuen. Zinegotziek emandako arrazoia honakoa izan zen: «Alkatearekiko konfidantza falta».
2008-06-13
ALKATE LAPURRA!!
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.