
2008-01-11 | 18:46:16
Kultura
Bidegoiango liburutegia inauguratu dute
Balioanitzeko zentruko bigarren solairuan izango da zerbitzu berri hau
Bidegoiango liburutegia inauguratu dute arratsaldean. Bertan Begoņa Olamusuk egingo du lan astean bi egunetan, astelehenetan eta asteazkenetan, hain zuzen.
Merienda egin dute bertaratu direnek eta instalazioak ikusi. Momentuz 4.500 liburu daude eta wi-fi ere badu, interneten konektatzeko aukera. 80 metro karratu inguru ditu eta hainbat txoko ezberdin. Umeentzako txokoa, mahai handi bat eta prentsa irakurtzekoa.
Herritarrek nahi zuten zerbitzu hau eta joan den urteko abuzturako egingo zutela adierazi bazuten ere, gaur arte luzatu da.
Bidegoiango liburutegia balioanitzeko zentruan egongo da, goiko pixuan.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.