
2007-09-17 | 10:50:21
EZBEHARRA
Albizturko motor-gidari bat hil zen atzo istripuz
Bidegoiango errepidean zihoala furgoneta baten kontra jo zuen
42 urteko Albizturko gizonezkoa atzo arratsaldean hil zen, 16:30a aldera GI-2634an (Bidegoian). Yamaha motozikleta batean zihoan gizona eta Donostiako matrikula zuen Alfa Romeo baten aurka jo zuen. Motorreko gidariak (A. H. T.) oso zauri larriak jasan zituen eta Tolosako Asuncion klinikara eraman zuten. Geroxeago, ospitaletik, zauritua hil egin zela jakinarazi zuten.
Istripua gertatu eta hurrengo uneetan bidea itxita egon zen garbiketa lanak bukatu artean. Atzo, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen ezbeharraren nondik norakoak jakiteko.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.