
2005-05-26 | 16:16:06
Presoak
Antxon Zelaia Espainiako agintariei entregatu diete Frantziakoek
2002ko urrian atxilotu zuten bigarren aldiz
Antxon Zelaia preso bidegoiandarra Espainiako agintariei entregatu diete gaur Frantziako agintariek, Espainiako Auzitegi Goreneko Instrukzio Epaitegi Zentralak atxilotzeko emandako nazioarteko agindu bati erantzunez, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez.
Antxon Zelaia Otaņo Bidegoianen jaio zen 1955ean. 1986ko urriaren 3an atxilotu zuen Frantziako poliziak Hendaian eta 1988ko martxoan Mexikora bidali zuen. Berriro 2002ko urriaren 17an atxilotu zuten Hendaian, Olave Distribucion enpresaren egoitzan. Frantziko kartzela batean espetxeratu ondoren, Espainiako Gobernuak bere estradizioa eskatu zuen eta orain Frantziako agintariei Frantziakoei entregatzea erabaki dute.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.