
2004-11-05 | 13:05:37
KULTURA
Goiatz eta Beizama izango dira Udazkeneko Argazki Rally-ko gaiak
Interesatuek Goiatzeko plazan eman beharko dute izena 09:00etatik 10:00etara bitartean.
Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak elkarlanean antolatzen duten argazki rally-a etzi izango da. Goiatz-Beizama-Goiatz izango da Mendiko IX. Argazki Rallyko edota XV. Udazkeneko Argazki Rallya den lehiaketako gaia. Interesatuek Goiatzeko plazan eman beharko dute izena 09:00etatik 10:00etara bitartean.
Igandean izango da Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Mendiko IX. Argazki Rallyko edota XV. Udazkeneko Argazki Rally-a. Bertan parte hartzeko izen-ematea egunean bertan izango da Goiatzeko plazan, 09:00etatik 10:00etara bitartean. Sei gai jarriko dituzte antolatzaileek, eta gehienak mendiari eta naturari lotutakoak. Partehartzaileek 36ko diapositiba karretea jasoko dute izena-ematerakoan. Rallyan ateratako diapositibak aukeratu eta azaroaren 25erako Azpeitiko Argazki Elkartera bidali beharko dira (Julian Elorza Hiribidea 4, behea. Azpeitia).
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.