Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Bidegoian
2008ko azaroak 21, Ostirala

Azken ordukoak

Angel Vicioso irabazle atzo Bidanian

2004-06-04 | 19:26:25

Angel Vicioso irabazle atzo Bidanian

Helmugara Liberty taldeko beste bi txirrindulariekin batera iritsi da

Liberty taldeko Angel Viciosok irabazi du gaur Bidanian amaitu den etapa; garaipena ezezik lidergoa ere eskuratu du. Erregulartasunean lehenengo postuan jartzea lortu du, horrela. Viciosoren ondotik, beste bi taldekidek zapaldu dute helmuga; bigarren postuan, Roberto Heras sartu da eta hirugarren, berriz, Koldo Gil. Liberty taldea sailkapen orokorreko lehenengo postuan kokatu da horrela. Vicioso liderrak Zubeldiari ateratako denbora kontutan hartuta zaila izango zaio Zubeldiari erlojupekoan garaipena lortuta Euskal Bizikleta irabaztea. Bidegoiandik lehenengo aldiz, 16:40ak aldera pasa dira. Alvaro Gonzalez de Galdeano (Liberty Seguros) buruan zutela La Boulangere eta Fassa Bortolo taldeko beste bi txirrindulari zihoazen ihes eginda. Horrela abiatu dira Errezil aldera. Ondoren, Vicioso eta Euskalteleko Roberto Laiseka biak ihes eginda abiatu dira Beizamako mendatean gora, eta Euskaltelekoak erasoa jo du. Viciosok, ordea, Roberto Heras eta Koldo Gil taldekideen laguntzarekin Laiseka, eta haren inguruan zen Zubeldia atzean uztea lortu du. Bihar bi saio egingo dituzte txirrindulariek; goizean Goiatzetik abaiatuko da Euskal Bizikletako laugarren etapa. 10:20ak aldera abaituko dira Abadiņo aldera, 82,5 kilometroko ibilbidea egingo dute. Arratsaldean, berriz, Elorrio eta Matiena artean izango da erlojupekoa. Bihar amaituko da aurtengo Euskal Bizikletako edizioa.

Ez du erantzunik

Gipuzkoan ireki den azken KZgunea, Bidanian

2004-04-30 | 11:53:09

Gipuzkoan ireki den azken KZgunea, Bidanian

Pasa den ostiralean zabaldu zituen ateak

Pasa den ostiralean zabaldu zituen ofizialki ateak Bidegoiango KZguneak; hala ere, gela egokitzeko lanak medio, atzo hasi ziren lehenengo ikastaroak. Sei ordenagailu daude gelan. Momentuz, Nagusiweb ikastaroa jarri da martxan; hala ere, bestelako ikastaroen eskaintza ere badago. Ikastarorik ez dagoenean, edozein herritar gerturatu daiteke KZgunera ordenagailuan ibiltzea. Maiatzean goizez eta ekainean arratsaldez izango dira ikastaroak.

Ez du erantzunik

2004-04-15 | 11:50:06

Antonio Egiguren: "Gerorako oinarriak ikasi nituen Arantzazun"

Herrialde askotan misiolari, irakasle gisa ari da egun Loveinako (Belgika) Unibertsitatean

Arantzazun apaiz egin eta misiolari gisa herrialde ugari ezagutu ditu; beti laguntzeko prest Europako egungo egoeraren aurrean gaztedia prestatzen dihardu Belgikan. Bere bizipenen xehetasunak jasotzen dituen elkarrizketa argitaratuko da Hitzako biharko alean.

Ez du erantzunik

2004-04-02 | 12:24:34

Bidaniatik igaroko da V.Ikasberri rallysprinta

Azpieitiako Ikasberri Ikastolak antolatutako V.rallysprinta izango da bihar Azpeitia, Errezil eta Bidania arteko GI-2634 errepidean. 74 gidarik eman dute izena bertan. 15:30ean emango zaio irteera lehenengo autoari. Iaz, zortzi mila ikusle joan ziren bertara eta aurten "beste horrenbeste" izatea espero dute antolatzaileek.

Ez du erantzunik

Miren Egigurenek Venezuelan egiten duen lanaren berri emango du biharko alean

2004-01-07 | 17:18:34

Miren Egigurenek Venezuelan egiten duen lanaren berri emango du biharko alean

Miren Egiguren bidaniarrak 32 urte daramatza Venezuelan eta joan zenetik, "bere zortea bertako behartsuenekin botatzea" erabaki zuela zehaztu du. Miren Egiguren Caracaseko Petare herrian bizi da, "zonalde gorria" deritzon auzoan. Bertan, bizilagunekin batera, pobreziari aurre egiteko proiektu ugari jarri ditu martxan: okindegia, jostunen kooperatiba, haurtzaindegiak...

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.