Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Bidegoian
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

2008-04-10 | 14:57:40

Pello Arzallus (EA), Bidegoiango alkate berria izango da

Atzoko ezohiko bilkuran egin zuten jabetza-hartzea

Bidegoiango herriak atzo iluntzean alkate berria izendatu zuten deitutako ezohiko bilkuran: jabetza-hartzea izan zen. Beraz, hemendik aurrera, Pello Arzallus izango da alkate berria (EA). Juan Ugarte alkate ohiak zinegotzi jarraituko zuela adierazi zuen zentsura mozioa aurkeztu ondoren, eta hala egingo du. Sei zinegotzik kargu ezberdinak izango dituzte haien artean banatuta: Ugartek, zazpigarren zinegotziak, ez du kargurik izango.

Erantzun 1

2008-03-26 | 11:14:16

Juan Ugartek (EA) ez du alkate jarraituko

Zentsura mozioa aurkeztu zuten atzo ezohiko bilkuran: Ugartek zinegotzi jarraituko du

Aste Santu aurretik, Udala osatzen duten alderdikideek mozio bat aurkeztu zuten, bertan eskatuz, Juan Ugarte alkatetza postutik kentzeko. Bere ordez, Pello Arzallusek kargua hartuko luke. Atzo gauean egindako batzar orokorrean Udaleko beste sei zinegotziek sinatu zuten mozioa. Honela, Bidegoianek alkate berria izango du: Pello Arzallus.

9 erantzun

Bidegoiango liburutegia inauguratu dute

2008-01-11 | 18:46:16

Bidegoiango liburutegia inauguratu dute

Balioanitzeko zentruko bigarren solairuan izango da zerbitzu berri hau

Bidegoiango liburutegia inauguratu dute arratsaldean. Bertan Begoņa Olamusuk egingo du lan astean bi egunetan, astelehenetan eta asteazkenetan, hain zuzen.

Ez du erantzunik

2007-09-17 | 10:50:21

Albizturko motor-gidari bat hil zen atzo istripuz

Bidegoiango errepidean zihoala furgoneta baten kontra jo zuen

42 urteko Albizturko gizonezkoa atzo arratsaldean hil zen, 16:30a aldera GI-2634an (Bidegoian). Yamaha motozikleta batean zihoan gizona eta Donostiako matrikula zuen Alfa Romeo baten aurka jo zuen. Motorreko gidariak (A. H. T.) oso zauri larriak jasan zituen eta Tolosako Asuncion klinikara eraman zuten. Geroxeago, ospitaletik, zauritua hil egin zela jakinarazi zuten.

Ez du erantzunik

Eztiola baserriak su hartu du

2006-05-24 | 19:59:55

Eztiola baserriak su hartu du

Bizilagunak onik atera dira sutetik

Bidegoiango Eztiola baserriak su hartu du gaur arratsaldean. Baserriko bi bizitzetara sakabanatu da sua, eta teilatua kiskalita geratu da. Bizilagunak onik atera dira sutetik. Suhiltzaileen lana zaildu egin da, ondoko errekan urik ez zegoelako. Horrela, herriko plazako iturritik hartu behar izan dute ura. Eztiola baserria duela gutxi eraberritu egin behar izan zuten, beste sute bat gertatu zelako.

Ez du erantzunik

2005-11-29 | 12:03:20

Javier Gordo Goiatz-eko bizilaguna Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Mexikok

Gaur goizean iritsi da Madrilera, Mexikoko Gobernuak egotzita

Ez du erantzunik

2005-05-26 | 16:16:06

Antxon Zelaia Espainiako agintariei entregatu diete Frantziakoek

2002ko urrian atxilotu zuten bigarren aldiz

Antxon Zelaia preso bidegoiandarra Espainiako agintariei entregatu diete gaur Frantziako agintariek, Espainiako Auzitegi Goreneko Instrukzio Epaitegi Zentralak atxilotzeko emandako nazioarteko agindu bati erantzunez, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez.

Ez du erantzunik

2004-11-05 | 13:05:37

Goiatz eta Beizama izango dira Udazkeneko Argazki Rally-ko gaiak

Interesatuek Goiatzeko plazan eman beharko dute izena 09:00etatik 10:00etara bitartean.

Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak elkarlanean antolatzen duten argazki rally-a etzi izango da. Goiatz-Beizama-Goiatz izango da Mendiko IX. Argazki Rallyko edota XV. Udazkeneko Argazki Rallya den lehiaketako gaia. Interesatuek Goiatzeko plazan eman beharko dute izena 09:00etatik 10:00etara bitartean.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.