Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Bidegoian
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2008-10-17 | 11:56:14

Kobre-haria lapurtzea egotzita gizonezko bat atxilotu dute

Bart Ertzaintzak atxilotu du, argiterirako erabiltzen den kobre-haria lapurtu duela lapurrak berak onartuta

Bart Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Bidegoianen, herriko argiteria publikorako erabiltzen den kobre-haria lapurtzea egotzita. 01:30a baino lehenago herritar baten deia jaso zuen Ertzaintzak, industrigune inguruan lapurreta egiten ari ziren susmoa zuela adieraziz. Susmoa bi lagun arketak altxatzen ari zirelako eta kablea ateratzen ari zirelako izan zuen deia egin zuenak.

Ez du erantzunik

2008-09-19 | 12:08:02

Kultur Astea asteartean hasiko da, igandera arte

Txotxongiloak, antzerkia, hitzaldiak, lehiaketak eta azoka ere izango dira, besteak beste

Asteartetik igandera bitarte iraungo du, egunero ekitaldiak izanik, bai haurrentzat eta baita helduentzat ere. Bidegoian datorren astean Kultur Astean murgildu egingo da. Dagoeneko 19. urtez ospatzen dute kulturarekin eta kirolarekin lotutako egun-sorta hau. Aurten asteartean ekingo diote eta igandera arte iraungo du, egunero ekitaldiak izanik. Txotxongiloak, antzerkia, hitzaldia, azoka, mahai ingurua, lehiaketak eta abar izango dira. Egitarau guztia arratsaldez antolatu dute, iganderako antolatutakoa ezik, goizez hasiko baita. Guztiak ere Bidanian eta Goiatzen izango dira banatuta.

Ez du erantzunik

2008-04-10 | 14:57:40

Pello Arzallus (EA), Bidegoiango alkate berria izango da

Atzoko ezohiko bilkuran egin zuten jabetza-hartzea

Bidegoiango herriak atzo iluntzean alkate berria izendatu zuten deitutako ezohiko bilkuran: jabetza-hartzea izan zen. Beraz, hemendik aurrera, Pello Arzallus izango da alkate berria (EA). Juan Ugarte alkate ohiak zinegotzi jarraituko zuela adierazi zuen zentsura mozioa aurkeztu ondoren, eta hala egingo du. Sei zinegotzik kargu ezberdinak izango dituzte haien artean banatuta: Ugartek, zazpigarren zinegotziak, ez du kargurik izango.

Erantzun 1

2008-03-26 | 11:14:16

Juan Ugartek (EA) ez du alkate jarraituko

Zentsura mozioa aurkeztu zuten atzo ezohiko bilkuran: Ugartek zinegotzi jarraituko du

Aste Santu aurretik, Udala osatzen duten alderdikideek mozio bat aurkeztu zuten, bertan eskatuz, Juan Ugarte alkatetza postutik kentzeko. Bere ordez, Pello Arzallusek kargua hartuko luke. Atzo gauean egindako batzar orokorrean Udaleko beste sei zinegotziek sinatu zuten mozioa. Honela, Bidegoianek alkate berria izango du: Pello Arzallus.

9 erantzun

Bidegoiango liburutegia inauguratu dute

2008-01-11 | 18:46:16

Bidegoiango liburutegia inauguratu dute

Balioanitzeko zentruko bigarren solairuan izango da zerbitzu berri hau

Bidegoiango liburutegia inauguratu dute arratsaldean. Bertan Begoņa Olamusuk egingo du lan astean bi egunetan, astelehenetan eta asteazkenetan, hain zuzen.

Ez du erantzunik

2007-09-17 | 10:50:21

Albizturko motor-gidari bat hil zen atzo istripuz

Bidegoiango errepidean zihoala furgoneta baten kontra jo zuen

42 urteko Albizturko gizonezkoa atzo arratsaldean hil zen, 16:30a aldera GI-2634an (Bidegoian). Yamaha motozikleta batean zihoan gizona eta Donostiako matrikula zuen Alfa Romeo baten aurka jo zuen. Motorreko gidariak (A. H. T.) oso zauri larriak jasan zituen eta Tolosako Asuncion klinikara eraman zuten. Geroxeago, ospitaletik, zauritua hil egin zela jakinarazi zuten.

Ez du erantzunik

Eztiola baserriak su hartu du

2006-05-24 | 19:59:55

Eztiola baserriak su hartu du

Bizilagunak onik atera dira sutetik

Bidegoiango Eztiola baserriak su hartu du gaur arratsaldean. Baserriko bi bizitzetara sakabanatu da sua, eta teilatua kiskalita geratu da. Bizilagunak onik atera dira sutetik. Suhiltzaileen lana zaildu egin da, ondoko errekan urik ez zegoelako. Horrela, herriko plazako iturritik hartu behar izan dute ura. Eztiola baserria duela gutxi eraberritu egin behar izan zuten, beste sute bat gertatu zelako.

Ez du erantzunik

2005-11-29 | 12:03:20

Javier Gordo Goiatz-eko bizilaguna Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Mexikok

Gaur goizean iritsi da Madrilera, Mexikoko Gobernuak egotzita

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Irteerak

Eskalada egitera
TOLOSA, - 2009-07-01

Mendi irteerak

Pirinioetara
TOLOSA, - 2009-06-27

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.